Eskualdeko ekintzaileei zuzendutako prestakuntza tailerrak antolatu ditu Mankomunitateak

2017/03/10
Martxoaren 22tik maiatzaren 15era hainbat gairi buruzko bost tailer emango dira

  Enpresa proiekturen bat abian jartzeko asmoa duten ekintzaileei zuzenduta Ekin Debagoiena prestakuntza tailerrak antolatu ditu Mankomunitateak. Negozioa martxan jartzeko kontutan hartu behar direnak, negozio planaren diseinua, kudeaketa tresnak, betebehar fiskalak eta internetak eskaintzen dituen aukerak azalduko dira, besteak beste. Bost tailer berezi antolatu dira gai bakoitza jorratzeko. Lehenengoa, Zer jakin behar dut nire negozioa martxan jartzeko, martxoaren 22an egingo da,  9:30tatik 12:30tara. Bigarrena, Negozio plana. Canvas eredua, tailer guztietan luzeena izango da, 12 ordukoa. Hiru egunetan emango da, apirilaren 3, 4 eta 7an, 9:30tatik 13:30tara. Hurrengo hiru tailerrak, maiatzean izango dira: Tresnak nire negozioa kudeatzeko eta kontrolatzeko, maiatzak 8an, 9:30tatik 13:30tara; Betebehar fiskalak, maiatzak 10ean. 9:30tatik 13:30tara eta 15:00tatik 17:00etara eta Nola posizionatu nire negozioaren web orria, maiatzak 15ean, 9:30tatik 13:30tara.

  Tailer guztiak doan dira baina plazak mugatuak direnez, izena aurrez eta lehenbailehen ematea komeni da. Izena emateko Debagoieneko Mankomunitateko telefonora deitu daiteke: 943793079 zenbakira edo mezua bidali honako helbidera: rgarcia@debagoiena.eus Ekin Debagoiena prestakuntza tailerren inguruko informazio gehiago mankomunitatearen web atarian topatu daiteke: www.debagoiena.eus atarian.

Iturria: Oñati Irratia