Eskola Kiroleko webgunea martxan jartzeko ahalegintzen ari dira

2021/03/17
Card image cap
Webgunea ostegunean erori zen, sostengu ematen zion zerbitzari-egoitzan izandako sutearen ondorioz

  OVHn gertatutako sutea dela eta milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 11ean, tartean Oñatiko Eskola Kiroleko webgunea. Zerbitzua berriro martxan jartzeko ahaleginean ari dira eta bitartean, informazioa ikastetxeen bidez eta Facebook bitartez zabaltzen ari dira Eskola kiroleko arduradunak.

  Europan sarean zerbitzari-zerbitzua eskaintzen duen enpresarik handiena da OVH enpresa eta Estrasburgon zituen 29.000 zerbitzariak gordetzeko lau eraikinetatik bi erre ziren pasa den astean. Ondorioz, milaka webgune zerbitzua eman ezinda gelditu ziren. Oñatiko Eskola Kirolekoaren antzera zerbitzuz kanpo daude une honetan, Debagoieneko mankomunitatekoa edota Eskoriatzako udalekoa ere.

  Sortutako eragozpenengatik barkamena eskatzearekin batera, web zerbitzua berreskuratu eta normaltasunez eskaini ahal izateko lanean ari direla jakinarazi dute Eskola Kiroleko arduradunek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!