Eskerrak eman eta abenduaren 20ra arte parte hartzeko aukera dagoela gogoratuaz mezua zabaldu du EspolioGARA Oñatiko taldeak

2019/11/20
Card image cap
Garari jarritako isuna ordaintzeko harpidetzak egin edo dirua batzen ari dira

  GARAko harpidedunak egiteko ekimenak arrakasta handia izan du Oñatin eta bihotzez eskerrak ematen ditu ekimena gurean sustatzeaz arduratu den taldeak. Oñatiarren erantzuna eskuzabala izan den arren, helburu gisa jarritako 10.000 harpidedun berrien mailara ez dela iritsi aipatzen du zabaldutako oharrak, eta oraindik parte hartzeko aukera badagoela gogorarazten dute. Horretarako, Oñatiko taldekoekin harremanetan jarri besterik ez da egin behar.

  Gainera, abenduak 20a baino lehen eginez gero, hurrengo zozketan sartuko da. Izan ere, Gara egunkariari egotzitako zorrari aurre egiteko, artearen bitartez gauzatutako elkartasunezko ekimena martxan da ARTEAGARA izenpean. Zortzi artistak elkartasun ekimen honetarako espresuki egin dituzten serigrafia originalak zozkatuko dira, harpidedunen eta dirulaguntza eman dutenen artean.

  EspolioGARA ekimenarekin bat egin duten oñatiarrek ere hurrengo zozketa horretan parte hartuko dute. Irabazleen izenak abenduaren 22ko Gara egunkarian argitaratuko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!