Eskaera bakarra jaso da orain arte udalak, Bidebarrieta kaleko 24an duen etxebizitza soziala alokairuan hartzeko.

2015/02/23
Card image cap
Bihar amaitzen da eskaerak egiteko epea.

  Bidebarrieta kaleko 24an, lehengo solairuko C etxebizitza da udalak alokairuan eskaintze duena. Berez, une honetan etxebizitza okupatuta dago, egungo maizterrarekin sinatutako kontratua, uztailaren 31betetzen baita, baina udalak, ohitura duenez, azken ordura itxaron gabe martxan du esleipen prozesu berria.

  Etxebizitza alokairuan hartu ahal izateko oinarrizko bi baldintza bete behar dira: Oñatin  gutxienez azken 5 urtetan erroldatuta egon eta bertan bizitzea eta eskatzaileen eta bizikidetza unitatearen urteko diru-sarrerak, lanbide arteko gutxieneko soldata baino 1,7 aldiz handiagoak ez izatea. 

  Jasotzen diren eskaera guztiak, zehaztuta dauden baremo batzuen arabera neurtuko dira. Eskatzaile bakoitzaren gizarte eta familia egoera, orain arte izan duen bizilekuaren egoera, lan gaitasuna eta egoera ekonomikoa egiaztatu eta baloratuko dira. Horren arabera, puntuaziorik altuena lortzen duen eskatzaileari alokatuko zaio udalak Bidebarrieta 24an duen 1-C etxebizitza.

  Interesa dutenek, bihar, eguerdiko ordu biak arteko epea du eskaera udal bulegoetan aurkezteko. Orain arte, bakarra da jaso den eskaera.

  Izaera sozialeko etxebizitzaz ari garelarik, ez da hileroko errenta kopurua zehazten eta maizterraren diru sarreren arabera zehaztuko da gerora, ordaindu beharko duen alokairua.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!