Eskaera bakarra jaso da orain arte gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren eremuan lan egiten duten elkarteei zuzendutako diru laguntzetarako.

2014/04/14
Epea, gaur arratsaldeko ordu bietan amaitu da.

  Diru laguntza hauen xedea, emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea lortzea helburu duten programak eta jarduerak sustatu eta garatzea da. Programa eta jarduera horiek ezin dute irabazteko asmorik izan eta Oñatin garatu beharko dira udalaren diru laguntzaz babestu daitezen.

  Udalak, lehen aldiz iaz eman zituen gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren eremuan lan egiten duten elkarteei zuzendutako diru laguntza hauek. Iaz ere, eskaera bakarra jaso zen eta badirudi aurten bide beretik joan daitekeela. Bakarra zelako goizean, udal bulegoetan jasota zuten eskaera. Dena den, ordu biak arte beste eskaeraren bat jaso liteke. 

  Oñatin egoitza soziala duten pertsona juridikoek eskatu dezakete udalaren diru laguntza baina beti ere, proposatzen den ekintza gauzatu ondoren, izandako gastuak justifikatu beharko ditu. Udalak, 4.070 euroko partida dauka berdintasunaren eremuan lan egiten duten elkarteei zuzendutako diru laguntza hauetarako.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!