Ertzaintzak ustez inguruetan lapurtutako hainbat objektu berreskuratu ditu.

2012/02/09
Horietako zenbait Ugarkalden lapurtutakoak izan daitezkeela eta, udaltzaingoak, atzemandako gauzen argazkiak dauzka. Horren berri ematen duten oharrak atzo ilunkaran jarri ziren Ugarkaldeko bebarruetan.

  Ertzaintzaren susmoa sortu zuen furgoneta Azkoitian geldiarazi zuten martitzenean. Furgoneta barruan, hainbat objektu topatu zituzten eta gidariak, hauek nondik zeuzkan argitzerik lortu ez zuenez, babaezpada, eta beti ere, lapurtutakoak izan zitezkeenaren susmopean, ertzainek hartu eta basera eraman zituzten.

  Astearte goizaldean bertan izan ziren Ugarkaldeko garajeetako lapurretak. Horretxegatik, eta Azkoitian atzemandako materiala bertan ostutakoa izan zitekeelakoan, horren berri udaltzaingoari eman zitzaion.

  Oñatiko udaltzaingoak, atzeman den objetu guztien argazkiak jaso ditu, jabeek identifikatu ditzaten. Ugarkaldeko garajeetan ez ezik, azken asteetan etxean edo lapurretaren bat salatu duten herritarrei, udaltzaingotik pasa eta jaso den materialaren argazkiak ikusiz, euren jabetzapeko ezer ote dagoen konprobatzera joateko aholkua ematen da.

  Azkoitian geldiarazi zen furgonetan, tableta, TDT aparatua, mandoa, erremintak eta bestelakoak topatu zituen ertzaintzak. Horiek Ugarkaldeko garajeetan lapurtutakoak direla ez du uste udaltzainburuak. Kalteak izan zituztela esanez salaketa asko jaso zituztelako baina lapurreta salaketa bakarra. Eta horrek, ez zuen Azkoitian topatutakoarekin zer ikusirik. Baina badaezpada, Ugarkaldeko garajeetan ez bada, azkenaldian herrian lapurren bisita izan duten etxe jabeei udaltzaingotik buelta egitea eskatzen zaie.

  Ugarkaldeko garajeetan asteartean izan ziren apurketa eta lapurreten haritik, 37 salaketa jarri dira udaltzaingoan eta Bergarako ertzain etxean. Gehienek, kristalak edo garajeko atea apurtuz kalteak izan zituztela adierazi zuten eta horietako batek, esan bezala, zerbait lapurtu ziotela.  

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!