Oñatiko udala

Errepide mozketa eta autobus zerbitzuan aldaketak bihar arratsaldean

2021/04/23
Card image cap
16:10tatik eta 19:15tara Oñati eta San Prudentzio arteko errepidea itxi egingo da

  Bihar Oñatiko Duatloia jokatuko dela eta GI-2630 eta GI-3593 errepideak eta Berezao eta Murgia arteko auzo-bidea itxi egingo dira trafikorako. GI-2630 errepidea, San Prudentziora doan errepide nagusia da eta konkretuki Oñati eta San Prudentzio artean itxiko da. GI-3593 errepidea berriz, Olaterako errepidea da eta Mutuetako bidegurutzera bitartean itxiko da. Gainera, Berezao eta Murgia arteko auzo-bidea ere itxiko da. Herri barruan ere ezingo da Bidaurretako errotondatik behera autoz ibili, duatloiak irauten duen hiru ordu t’erdietan zehar: 16:00tatik 19:30etara.

  Errepide mozketak autobus zerbitzuari ere eragingo dio eta Arrasate eta Zumarraga elkar lotzen dituen linean aldaketak izango dira. Zumarragatik 16:25, 17:25 eta 18:25tan irteten diren zerbitzuak Oñatiraino iritsiko dira soilik eta Olakuako geltokian geratu eta itzuliko dira; eta Arrasatetik 16:20tan, 17:20tan eta 18:25tan Arrasatetik irteten direnak berriz, San Prudentziotik Zumarragarako bidea hartuko dute zuzenean.

  Oñatiko duatloia erlojupeko formatuan jokatuko da aurten eta ondorioz, lehenengo kirolaria abiatzen denetik azkena helmugaratzen den arte herriguneko kaleak eta baita inguruko errepide nagusia ere trafikorako itxita mantenduko dira. Bizikleta sektorearen ibilbidea aldatu egin da aurten eta San Prudentziorako joan-etorria eginda, Zañartura egingo dute kirolariek, Santipillau igota saihesbidetik barrena Azkoagaineraino eta handik Berezao, Murgiako ermita, San Martin, Aita Lizarralde, saihesbidea eta San Juan kaletik plazara joango dira.

  Ikusleek ezingo dute plazan egon baina bai kirolarien korrikako nahiz bizikletako ibilbideetan. Dena den, pilaketak saihestu eta distantziak gordetzea eskatzen dute antolatzaileek. Duatloi proba osoa zuzenean streaming bidez jarraitzeko aukera izango da gainera, antolakuntzaren web atariaren bidez: www.oñatikoduatloia.com

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!