Oñatiko udala

Errekara jausi zen emakumezkoa, arin zaurituta eraman zuten Arrasateko ospitalera

2015/10/15
Card image cap
Udaltzainek herritar baten abisua jaso zuten atzo 17.45etan

  Gertaera Pake Leku elkartearen atzealdean, parrokia eta zubiaren arteko erreka zatian jazo zen. Emakumezko bat errekara jausi zela esanez, herritar bat Udaltzaingora hurbildu zen. Berehalakoan, 112 larrialdietako zerbitzura deitu zen eta suhiltzaileak eta anbulantzia etorri ziren.

  Suhiltzaileen laguntza behar izan zen emakumezkoa errekatik ateratzeko. Hanketan mina zuela eta Arrasateko ospitalera eraman zuten, begi bistan  zituen zauriak dena den, arinak ziren. Zauritutako emakumea, 32 urteko oñatiarra da.

  Ikusmira handia sortu zuen gertaerak. Herri gunean, plazatik hurbil eta arratsaldean, seiak aurretxoan izan baitzen. Jende asko hurbildu zen erreka bazterrera eta 15-20 minutu eskax iraun zuen erreskatearen lekuko izan ziren. Zorionez, gertaerak ez zuen ondorio larririk izan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!