Errekalden geratzen zen azken maisu-maistren etxebizitza desafektatzeko eskatu dio udalak Jaurlaritzari

2018/01/22
Card image cap
Etxebizitza gizarte beharretara bideratu asmo da

  1.991n ekin zion udalak hutsik zeuden maixu-maistren etxebizitzak berreskuratzeari. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari etxebizitza horien desafektazioa eskatuaz joan da. Irakasleek erabiltzeko gorde ziren etxebizitzak Errekalde auzuneko 31 eta 33 zenbakietan biltzen ziren, 12 guztira. Hainbat desafektazio eskaera gauzatuta 11 berreskuratu ditu udalak eta azkena eskuratzeko eskaera abenduko Osoko Bilkuran onartu zen. Errekalde 33 -4 eskuman dagoen etxebizitzari dagokiona da, hain zuzen ere. Bertan bizi zen irakaslea aurreko ikasturte amaieran jubilatu ondoren, etxea utzi zuen. Orain, etxebizitzaren desafektazioa eskatu du udalak gizarte beharretara bideratu ahal izateko.

  2018ko aurrekontuetan jada, etxebizitza konpontzeko diru-partida gorde zen. Izan ere, desafektazioa lortu ondoren, beharrezko egokitzapen lanak egingo baitira etxebizitza sozial gisa alokatu ahal izateko.
 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!