Errekaldeko eskola txikian, gela bateko sabai zatia jausi egin da, txintxinak eraginda.

2015/02/27
Ganbara abesbatzak erabiltzen duen gelan, sei metro kuadroko eskaiola zatia jausi zen atzo.

  Zorionez, sabai zatia, lokala hutsik zegoela jausi zen eta ondorioz ez du inolako kalte pertsonalik eragin.

  Ganbara abesbatzako kideak izan ziren atzo arratsaldean, gelara sartuta gertatu zena ikusi eta udal arduradunei horren berri eman ziotenak.

  Dirudienez, orain 15 egun jada, txintxina zegoenaz ohartu ziren. Ura gelara sartzen zen eta inguruan zegoen argi hartune bat indarrik gabe utzi zen ondorio kaltegarririk sortu ez zedin. Baina euriak atertu bitartean ez da konpontzerik izan eta urak sartzen jarraitu du. Urak sabaiko eskaiola busti du egun hauetan zehar, honek pisu handia hartu du eta azkenean, apurtu eta jausi egin da.

  Udal brigada taldeko langileek hondakinak jaso eta gela garbitu dute baina sabaian, sei bat metro karratuko zulo handi bat geratu da. Euriteen kalteak konpontzeko aurrekontuak eskatu dira.

  Zulatuta geratu dena Ganbara abesbatzak erabiltzen duen aretoko sabaia da, bertso eskolak eta Aita Madina txistulari taldeak erabiltzen dituzten beste bi gelak ondo daude eta erabiltzeko moduan.

Iturria: Oñati irratia