Errekalde eta Moiua kaleetan argiteria berritzeko proposamena aztertuko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2020/01/09
Card image cap
2020ko lehen batzarra izango da

  Argi kontuekin lotutako hainbat gai aztertuko dira gaurko gobernu batzarrean, Errekalde eta Moiua kaleetako argiteria berritzeko proposamena, esan bezala, eta udalak Goribar auzoan duen biltegiko argindar hartunea birgaitu eta legeztatzeko proposamena, esaterako.

  Udalak Berezaon ere beste biltegi bat du eta bertan aldagelak egiteko aukera ere aztergai izango da arratsaldeko bileran.
Plazako komun publikoetan izan diren usain arazoak konpontzeko egindako birgaitzen lanen berri edota Bakardadeko ama kaleko asfaltatze-lanen fakturaren berri emango da gobernu taldearen urteko lehen batzar honetan.

  Lan zerrendan 22 gai jaso dira, guztiak, Zerbitzuak eta Landa Garapena departamentuari dagozkionak. Gabonek eragindako etenaren ondoren, arratsaldekoa, urteko lehen batzarra izango da udal gobernu taldearentzat.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!