Errekalde eta Moiua kaleen argiteria osatu eta hobetzeko luminaria berriak jarriko dira

2020/01/15
Card image cap
Material hornidura prozesua onartu da, lanak, udal langileek egingo dituzte

  Errekalde auzoa irisgarritasun baldintzetara egokitzeko lanen baitan, argiteria azpiegitura berritzen joan da azken urteetan, faseka. Baina gauzatze-eremutik kanpo geratu ziren zenbait argi-puntu aldatu gabe utzi ziren: eraikinen atzealdeetan daudenak, Moiua kale ingurukoak edota jolas-parkekoak, esaterako.

  Errekalde eta Moiua kaleetako argiteria osatu eta hobetzeko lanak egitea erabaki da orain. Egun dauden 150 w.ko luminarien ordez, led motako 25 luminaria eta aplike jarriko dira. 25 luminariak eta zutoinak eskuratzeko hornidura prozesua onartu berri du Tokiko Gobernu Batzarrak. Materialaren erosketak 12.000 euro pasatxoko aurrekontua du.

  Eskatu berri den materiala eskuratuta, lana, udal langileek egingo dute, dituzten beste zeregin batzuekin tartekatuz. Okerrik ezean, otsaila eta martxo bitartean  jarriko dira led motako luminaria berriak Errekalde eta Moiua kaleetan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!