Errekalde auzoko irisgarritasun obrak osatuz 4. areari dagozkion lanak berehalakoa hasiko dira.

2013/11/21
Lanen osasun eta segurtasun plana aurkeztuko da gaurko tokiko gobernu batzarrean.

  Ugarte enpresak egingo ditu Errekalde auzoko 4. area deritzon horri dagozkion irisgarritasun lanak. Era honetako egitasmo bat gauzatzen hasi aurretik dena den, osasun eta segurtasun plana aurkeztu behar da eta arduradun bat izendatu behar da. Horixe izaten da gainera, lanak hasi aurreko kasik azken tramitea. Eta okerrik ezean, gaur arratsaldeko tokiko gobernu batzarrean beteko dena. Behin plana onartuta lanak berehalakoan hasiko dira.

  Gogoratu, Errekalde auzoa egituratzen duen “U” irudiko kalearen oinezko bide nagusia eta errepidea egokitu ondoren, ibilbide nagusi horretatik kanpo geratu diren bebarru edo atari eta garajeetarako pasabideak egokituko direla. Beharrezkoa denean eskudelak eta hiri altzariak ere jarriz. Lanok, lau hilabeteren buruan egin beharko dira. Baina aipatutakoa, gaurko tokiko gobernu batzarrerako lan zerrendan jaso den gaietako bat besterik ez da, guztira, 34 jaso baitira.

  Liñantzibar errota inguruko saeamendua edota San Martin auzoan ur hornidura ezartzeko hitzarmenak, hirigintza eta zerbitzuak batzordearen eskutik aztertuko diren beste gai batzuk dira. San Martin auzune berria egin zenean jada, goialdeko etxeetan ur presio arazoak antzeman ziren. Arazo hori gaurko tokiko gobernu batzarrean aztertuko da.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!