Errefusa jasotzeko ontziak jartzen hasi da Mankomunitatea

2020/03/20
Card image cap
COVID 19aren proban positibo eman dutenen hondakin guztiak errefusaren edukiontzietara bota behar dira, poltsa itxietan

  Debagoienako mankomunitateak ez ohiko neurriak hartu ditu osasun alerta egoerari aurre egiteko. Hondakinen bereizketa eta jasotze zerbitzuak bere horretan jarraituko du baina errefusa jasotzeko hainbat edukiontzi jartzen hasi dira. Herritar guztiek izango dute errefusa edukiontziak egunero erabiltzeko aukera.

  COVID 19aren proban positibo eman duten edo berrogeialdian dauden herritarrei zuzenduta jarri dira bereziki errefusa edukiontziak. Izan ere, hauek ez baitute hondakin bereizketarik egingo eta hondakin guztiak errefusaren edukiontzietara bota behar dituzte itxitako plastikozko poltsetan. Halaxe adierazten da etxe atarietan jarri diren karteletan.

  Goizean hasi dira Mankomunitateko langileak errefusa edukiontziak herrian zehar jartzen.

  Traste zaharren asteroko zerbitzua, ehunki eta berrerabilgarriak jasotzeko zerbitzua eta herririk herri darabilen Garbigune ibiltaria bertan behera utzi zituen Mankomunitateak asteazkenean. Urrutxuko garbigunea zabalik dago baina gremioentzat soilik, hau da, gremioen hondakinak soilik onartzen direla.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!