Errefortzurako kirol teknikaria hautatzeko azterketa teorikoaren emaitzak argitaratu dira

2017/12/14
Card image cap
Erreklamazioak jarri edo azterketa berrikusteko epea abenduaren 18an amaituko da

  Lau hautagaik gainditu dute kirol teknikari lanposturako lehenengo azterketa. Berez 8 ziren azterketara aurkeztu zitezkeenak baina sei bakarrik presentatu ziren eta lauk gainditu dute. Teorikoa izan da hautaketa prozesua ireki duen azterketa eta deialdiarekin batera argitaratu zen gai zerrendako gaiei eta bete beharreko funtzioei buruzko galderak idatziz erantzun behar izan ziren. Emaitzak udaletxeko iragarki taulan eta web atarian atzo arratsaldean argitaratu ziren erreklamazioetarako epea irekiz. Astelehenean amaituko da erreklamazioak jarri edo azterketa berrikusteko epea.

  Kirol zerbitzua indartu eta eskola kirolaren koordinazio lanak egiteko teknikaria kontratatuko du udalak lehiaketa-oposizio sistemaz. Lanpostua  aldi baterako beteko da, hasieran, urtebetean-edo gauzatu asmo den programa aurrera eramateko.
Kirol teknikari berriak Eskola kirolaren eredua egokitu, kudeatu eta koordinatzearen ardura izango du, eta udal kirol planifikazio estrategikoaren garapenean lagunduko dio egungo teknikariari, errefortzuko langile gisa.

  Azterketa teorikoa eginda, hurrengo ariketa praktikoa izango da baina horretarako egunik ez da finkatu oraindik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!