Erorikoak prebenitzeko hiru orduko tailerra antolatu da ekainean

2019/05/03
Izen-ematea anbulatorioan egin behar da, maiatzaren 31ra bitartean

  64 urtetik gorakoen artean erorikoak izan ohi dira lesio eragile nagusiak EAEn. Datu epidemiologikoen arabera, gutxienez urtean behin erortzen dira talde horretako pertsonen erdiak; eta ondorio fisikoak ez ezik, psikologiko eta sozioekonomikoak ere izaten dituzte. Arazo horren garrantzia kontuan hartuta, erorikoei aurrea hartzeko tailerra antolatu da ekainaren hasierarako, ekainaren 3 eta 5erako.

  Hainbat erakundek bat egin duten erorketen prebentziorako tailer honen antolakuntzan: Udaleko Gizarte-zerbitzuak eta Kirol departamentuak batetik, anbulatorioa eta Eusko Jaurlaritzako Ososun saila bestetik eta herriko Farmazia-Ortopedia bat ere bai.

  Erorikoak prebenitzeko tailer hau 64 urtetik gorako pertsonei eta euren senide edota zaintzaileei zuzenduta dago. Tailerra Bidebarrieta kaleko  Euskaldun berria aretoan egin dira  bi saio  teoriko-praktiko osatuz, ekainaren 3an eta 5ean esan bezala, 17:00etatik 18:30etara.

  Saio hauetan hainbat gai azalduko dira: erorikoak zergatik gertatzen diren eta zer egin daitekeen aurre hartu edo prebenitzeko; zer garrantzitsuak diren, honetan ere, ohitura osasungarriak izan eta ariketa fisikoa egitea; edota nolako laguntza teknikoak dauden eskuragarri, telelaguntza esaterako.

  Erorikoak prebenitzeko hiru orduko tailer honetan parte hartzeko izena eman behar da, anbulatorioan eta maiatzean zehar. Tailerra doan izango da eta helburua, ahal den neurrian, erorikoen kopurua gutxitzea da.

Iturria: Oñati Irratia