Erabakitzeko eskubidearen aldeko ariketa gauzatuz herri galdeketa egingo da Debagoienean

2016/02/26
Card image cap
Kontsultaren data eta galdera aurkeztuko dira bihar Arrasaten

  Erain Debagoiena elkartea arduratuko da herri galdeketa antolatzeaz. Eta Debagoienako herri guztietan egingo da. Gure esku dago ekimenaren haritik, erabakitzeko eskubidearen aldeko sentsibilizazio eta aldarrikapena egin da aurreko urteetan. Orain, eskubidearen ariketa praktikoa gauzatzea proposatzen da baina antolakuntza beste talde batek hartuko du Erain Debagoiena taldeak, hain zuzen ere.

  Erain Debagoiena, erabakitzeko eskubidea bultzatu eta gauzatzeko propio eratu den elkarteak, biharko aurkezpen ekitaldirako gonbidapena zabaldu du. Ekimenarekin bat egin duen eskualdeko udalerri guztietako hainbat pertsona aipagarri izango da biharko aurkezpenean. Herri galdeketaren egitasmoa eta oinarriak azalduko dira, aurreko jarduketaren egutegiaz argibideak emango dira eta herri kontsultaren data eta galdera adieraziko dira. Arrasaten Debagoienako aurkezpen orokorra egingo da bihar baina ondoren, herriz herrikoak egingo dira. Oñatin, martxoaren 12an Santa Ana aretoan izango da.

  Azken asteotan Euskal Herrian barrena egingo diren hainbat herri galdeketen berri zabaltzen ari da. Azpeitian ekainaren 12an egingo da eta Bakaikun, Diman eta Goierriko eskualde osoan ekainaren 19an. Debagoienan ere, eskualdeko herri guztietan egun berean egin asmo da baina data, bihar jakinaraziko da. Eguna ez ezik, galdera ere bihar aurkeztuko da. Goierrin asteburuan zehaztuko dute herritarrei luzatuko zaien galdera. Azpeitian hauxe galdetuko da: Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!