Enpresei zuzendutako ekimenen berri emateko hainbat jardunaldi antolatu ditu Mankomunitateko Garapen Agentziak

2018/09/26
Card image cap
Erakunde ezberdinek babesten dituzten egitasmoen inguruko informazioa emango da

  Gipuzkoako Foru Aldundiak berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzeko diruz lagundutako EraldETE eta ETEbalio+ proiektuak zertan diren azaltzeko aurkezpen jardunaldia antolatu du Mankomunitateko Garapen Agentziak etzi, irailaren 28rako. Mankomunitatearen Arrasateko egoitzan izango da 9:00etan  hasita.

  EralETE proiektuari esker, eskualdeko 6 enpresek euren negozioan dibertsifikazioa ezartzeko aholkularitza integrala jaso dute, guztira, 80 orduko programa baten baitan. Etziko aurkezpen jardunaldian, sektore eta tamaina ezberdina duten sei enpresa horietako ordezkariek beren esperientzia azalduko dute. Datozen hilabeteetan gainera, eta Aldundiaren diru laguntzaz baita ere, ETEbalio+ proiektuaren baitan, eskualdeko beste 4 enpresek aholkularitza espezializatua jasoko dute, beraien negozio eredu/produktu edo zerbitzuaren diferentziazio eta balio erantsiaren eraldaketa abiarazteko.

  Besta programa batzuk ere landuko dira Debagoienean datozen hilabeteotan. SPRI Enpresa-Garapenerako Euskal Agentziarekin elkarlanean esaterako, Inplantalariak izeneko programa eskainiko da. Aholkularitza teknologikoko programa hau, tresna digitalen erabilpenean sakontzeko interesa duen eskualdeko mikroenpresa, autonomo eta ekintzaileei zuzenduta dago. Bi saio antolatu dira oraingoz. Lehena, urriaren 4ean, Zibersergurtasuna: zure enpresa eraginkorragoa eta seguruagoa izateko aholkularitza izenburupean egingo da, eta, bigarrena, azaroaren 8an, Sustapen digitalerako aholkularitza izenburupean.

  Aipatutakoak Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak abian dituen egitasmoetako batzuk dira. Eskualdeko enpresa txiki eta ertainei bideratua beste ekimen batzuk ere nabarmentzen dira: Garapen Batera deritzona, berrikuntza soziala, pertsonak erakundeko estrategiarekin lerrokatzeko programa edota Industriaren eraldaketa eta lehiakortasun eredu berria deritzona, eta 4.0 teknologien txertatzea errazteko tresnak eta baliabideak enpresa txiki eta ertainen eskuragarri jartzea helburu duen programa.

  Eskualdeko enpresak Garapen Agentziak antolatutako ekimenetan parte hartzera animatu nahi dira. Informazio a eskuratu edo ekintzetan izena emateko, Mankomunitatera jo behar da, honako telefonora deituta: 943.783090 zenbakira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!