Emakume nerabeak eta zigor sistemak aztergai dira Lege Soziologia Institutuan

2018/06/28
Card image cap
Latinoamerika eta Europako hainbat esperientzia alderatuko dira

  Legeek emakumeekiko izaera paternalista izan dute historikoki, emakumeak zaindu beharreko eta erantzukizun mugatudun subjektu gisa azaldu dira arauetan. Eredu hori zalantzan jarri zen jada XX. mendean. Hala ere, gaur egun oraindik emakumeen sexualitatea kontrolatu nahi duten legeak indarrean daude eta zigor legal eta moralak ipintzen zaizkie abortu edo prostituzio kasuetan, esaterako. Kartzela sistemek dominazio-harremanak eraikitzen dituzte, eta emakumeen identitate jakin batzuk finkatu eta biderkatzen dituzte modu zurrunean mintegiaren koordinatzaileek esan dutenez.

  Unibertsitate zaharrean gaur hasi den mintegian gazteentzako zigor-sistemetan emakume nerabeen ezaugarriak nola islatzen diren eztabaidatzen ari dira. Latinoamerika eta Europako esperientziak aurrez aurre izango dira, hara nola, Argentina, Brasil, Txile, Mexiko, Uruguai, Espainia eta Ingalaterrako esperientziak. Herrialde horietan egindako ikerketen emaitzak eta erreferente teorikoak aurkezten ari dira eztabaida oinarri gisa.  

  Mintegian bildu diren 15 adituetako batzuk EHUko irakasleak dira. Hauek alkohola eta beste droga batzuen kontsumoa eta genero-biolentziaren arteko harremanaz arituko dira. Gaia arlo ezberdinetatik landu dute, droga menpekotasun arloko profesionalen ikuspegitik, lege ikuspegitik eta baita arlo sozialetik ere. Atera dituzten ondorio nagusiak Lege Soziologia Institutuan gaur hasi den mintegi honen baitan azalduko dituzte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!