Elurra 300-500 metrora egin dezakeela eta, udal baliabide teknikoak gertu eta arduradunak adi daude

2019/01/09
Card image cap
Bi ibilgailu elurra kentzeko palaz hornituta daude jada

  Elur iragarpenak dauden aldiro biltzen da neguko plangintzaz arduratzen den koordinazio taldea. Udatzailburuak, zerbitzuetako eta mendi nekazaritzako udal teknikariek eta udal brigadako nahiz kale garbiketa zerbitzuetako arduradunek osatzen dute koordinazio talde hau. Elurra, 500 metrotik behera iragartzen denerako ibilgailuak eta bestelako makinak prestatzen dituzte eta lantaldeak ere alerta jartzen dituzte.

  Udalak traktore bat eta pick up motako hiru ibilgailu ditu baserri bideak eta herriguneko errepideak garbitzeko. Gaur jada, traktorea eta pick up bat palaz hornitu dira, elurrak behera eginez gero berehala lanean jartzeko. Horrezaz gain, eta elurrak kaleak zuritzen dituenerako, oinezko ibilbideak garbitzeko lau esku makina motordun ere baditu udalak. Ez dirudi ordea ,halakoen beharrik izango denik datozen orduetan , elurra, gaur gauerako 500-700 metrora jaitsiko dela iragarri da eta bihar goizaldean, 300-400 metrora, baina gutxi prezipitatuko ei du, alegia, hotz egingo du baina euri edo elurrik apenas botako du. Hala ere, elurra garbitzeko baliabide teknikoak gertu daude, esan bezala, eta neguko protokoloaren arduradunak adi, beharra baldin badago, ibilgailuak eta langileak lanean hasi daitezen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!