Eltziako kudeaketa eredua definitzeko prozesua hasiko da bihar

2015/10/23
Card image cap
Helburua, kudeaketa eredua pentsatu, eztabaidatu eta adostea da

  Horretarako, hiru lan saio trinko antolatu dira; lehena bihar bertan izango da eta ondorengoak, azaroaren 28an eta abenduaren 12an. Bileretara egun Eltziakide diren edo etorkizunean  beren burua bertankokatzen duten talde eta kolektibo guztiak gonbidatzen dira.

  Biharko lan saioa pentsatzeko saioa izango da; elkarbizitzaren oinarriak zeintzuk izan beharko luketen, egunerokotasuna nola kudeatuko den edota bakoitzaren egin beharrak zeintzuk diren pentsatzeko saioa. Dena den, hutsetik ez da hasiko, aurreko fasean jada gaiaz hausnartu baita.

  Azaroaren 28ko saioa, eztabaida saioa izango da eta Eltziakideen eta Udalaren arteko harremana nola antolatu edota Eltziakideen arteko koordinazioa nola egituratu beharko litzatekeenari buruz berba egingo da, besteak beste.
Eztabaida hori taldeetara eraman eta ondorioak aterata, abenduaren 12an, Eltziako kudeaketa eredua adosteko saioa egingo da.

  Eltziako kudeaketa eredua zehazteko hiru saioak goizeko 10:00etatik 13:00tara egingo dira Eltzian bertan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!