Elkartasun trekina gaur abiatuko da Oñatitik Nepalera

2016/09/23
Card image cap
300 kilo material eramango dute bidaian parte hartzen duten hamar lagunek

  Nepalen iaz izandako lurrikaren ondoren Oñatin eratu zen Nepal Lagunduz taldeak eta Mendiak eta Herriak mendi-gidari taldeak antolatutako elkartasun trekina gaur abiatuko da Oñatitik.

  Hamar lagun joango dira, eta  Everest inguruko bailaretan ibiltzeaz gain laguntza eramango dute. Lurrikarak kaltetutako herriak bisitatuko dituzte eta Oñatitik bidalitako diruaz zaharberritu dituzten etxeak ikusi eta familiak  ezagutuko dituzte. Bide batez gainera, Oñatin batutako  arropa, oinetako eta botikak eramango dituzte. 300 kilo material prestatu dira. Bereziki, haurrentzako arropak eramango dira. Materiala eramaten laguntzeko hamabi garraiatzaile kontratatuko ei dituzte. Herritarrek emandako material ugariren artean egokiena aukeratu eta prestatzen eman dituzte aurreko asteak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!