Elkar Hezi ikastetxeak, Hezkuntzaren Aldeko Mundu Kanpainan parte hartzen dihardu

2015/04/21
Card image cap
Senegalgo hezkuntzaren egoeraz hausnarketa egin dute bigarren hezkuntzako ikasleek

  Hezkuntzaren Aldeko Munduko Kanpainak hezkuntza oinarrizko eskubidea dela aldarrikatu eta zabaltzea du helburu. Gaur egun, 58 milioi neska-mutiko daude eskolaratu gabe mnduan eta 759 milioi helduk ez dute oinarrizko irakurtze gaitasunik. Urrun daude, 2000. urtean Dakarreko goi bileran hartu ziren konpromisoak, orduan, 2015. urtean guztiontzako kalitatezko hezkuntza bermatzeko konpromisoak hartu baitziren.

  Egoera zertan den azaldu eta zabaltzeko, Elkar Hezi ikastetxeak, Elkarhezitzen elkartearekin batera, Hezkuntzaren Aldeko Mundu Kanpainan parte hartzen du beste urte batez. Senegalgo ordezkari bat Oñatira etorri da. Pascal izeneko lagunak Senegalgo hezkuntzaren egoera azaldu die gaur goizean Elkar Hezi ikastetxeko bigarren hezkuntzako ikasleei.
Bide batez, aipatu Dakarreko goi bileran zehaztu ziren helburuak eta horiek lortzeko oraindik falta dena eztabaidatzen aritu dira.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!