Elkar Hezi ikastetxeak eta Txantxiku Ikastolak Foru Aldundiaren omenaldia jaso dute

2016/10/06
Card image cap
"Ekonomia eta Zergak" proiektu didaktikoan parte hartzen aitzindari diren 10 ikastetxeetako bi dira oñatiarrak

  Foru Ogasun eta Finantza departamentuak landutako proiektua da Ekonomia eta Zergak deritzona. Zerga sistema eta sektore publikoaren oinarrizko ezagutza gazteei hurbiltzea da helburua. Horretarako,  4. DBHko eta batxilergoko ikasgeletan lantzeko 20 orduko unitate didaktiko prestatu ziren. Proba moduan, Gipuzkoako 10 ikastetxetan erabiltzen hasi ziren, tartean, Txantxiku Ikastolan eta Elkar Hezin.

  Aitzindari izan ziren eskola horiei, egindako lana eskertzeko, omenaldi ekitaldia eskaini die astean Foru Aldundiak. Ikastetxeetako ordezkariei diploma bana eman zitzaien.

  Herrialde aurreratuak herrialde orekatuak direla azpimarratu zuten foru arduradunek ikastetxe ordezkariei egindako harreran. Eta oreka hori zerga iruzurrari aurre egiteko kontzientzia duen gizarteak lortzen duela gaineratu zuten. Ezagutzak kontzientzia sortzen duela pentsatuz landu du Diputazioak ekonomia eta zergen inguruko material didaktiko hori.

  10 ikastetxeetan probatu zen esperientzia zabalduz doa eta helburua, Gipuzkoa osora hedatzea dela azaldu zuten foru arduradunek.  Proiektutik 1.000 ikasletik gora pasa direla adierazi zen baina balio kuantitatiboaren gainetik balio kualitatiboa nabarmendu zuten.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!