Ekintza bereziak antolatu ditu Txaloka ludotekak datozen egunetarako

2018/03/26
Card image cap
Aste honetako ekintzak arratsaldez izango dira eta datorrenekoak goizez

  Eskola oporrak tarteko, ekintza sorta berezia antolatu du Txaloka ludotekak herriko haur guztientzat. Irekiak dira eta kalean egingo dira, euririk ez bada plazan, eguraldi txarra eginez gero, azoka gunean. Haurren sormena eta parte hartzea bilatzen duen ekintza sorta antolatu dute Txaloka ludoteka hezitzaile eta haurrek, zer egin, haurrei galdetuta erabaki baitute, beti ere, beharrezkoa den materiala kalera ateratzeko egokia dela baloratu ondoren.

  Gaur, bihar eta etzi, playmais, lorontziak apaindu eta landatu eta sormen tailerra egingo dira. Aste honetako ekintzak 16:30tatik 19:30tara egingo dira. Ekintza guztiak plazan egin asmo dira baina eguraldi txarra badago azoka gunera aldatuko dira. Pazko astean ere egunero izango da ekintza berezirik, kasu honetan 10:30etatik 13:30etara. Zirko tailerra, ipuin tailerra, pirata eguna eta makedo antolatu dira asteartetik ostiralera. Ostegunerako pirata eguna antolatu da, gynkana jolasa izango da eta parte hartzeko izena aurrez eman behar da honako telefono zenbakira whatsapp mezua bidalita: 688 634 340 zenbakia. Izena osteguneko gynkanarako eman behar da soilik, gainontzeko egunetan, ekintza lekura joatea nahikoa da parte hartzeko.

  Aste Santuko oporretan ekintzak kalera ateratzeko ohitura du Txaloka ludotekak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!