EH Bilduk dozenaka emakumeren babesa ere jaso du

2019/05/20
Card image cap
Elkarlanean, agenda feminista garatzen jarraitzeko asmoa azaldu zen

  Aurrez gazteek, pentsionistek, kultura, hezkuntza eta euskara arloko eragileek egin bezala, herriko hainbat emakumek bere babesa agertu nahi izan zioten EH Bilduri, eta Kultur etxean talde argazkia atereaz irudikatu zen, ostiral arratsaldean.

  Ilusiorako garai honetan bizitzaren alde, prekarietatearen eta inbisibilitatearen kontra emakumeak ikusgarri bihurtzearen alde borrokatzen jarraitzen dutela esan zuen Kultur etxean bildutako emakumeen bozeramaleak. Instituzioetan daudenen inplikazioa eskatu zuten, ekintza konkretuak garatuz eta Mugimendu feministak egindako eskaerak bideratuz.

  EH Bilduko hautetsiek elkarlanean jarraitzeko prest daudela adierazi zuten, beren lan ildoa zeharka zein zuzenki feminista izaten jarraituko duela esanez. Hala, politika publikoak ikuspuntu feministatik garatzen jarraituko dutela gaineratu zuten.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!