Egoiliarren kanpoko aparkamenduei dagozkien tasak ordaintzeko epea gaur ireki da

2019/02/01
50 €ko kargua otsailaren 4an egingo da

  159dira bertakoentzat gordetako aparkalekuetan autoa uzteko txartela duten herritarrak. Gehienek Bidebarrieta kale inguruan dauden 6. gunean aparkatzeko txartela dute, 91k hain zuzen ere. Gainontzeko 68ek Aita Mortara eta Aita Madina kaleko aparkalekuek osatzen duten 5. gunea erabiltzeko baimena dute. Guztiek, 50€ko tasa ordaindu behar dute urtean, bertakoentzako gordetako aparkalekuak erabiltzeagatik.

  Gaur ireki da tasa hori ordaintzeko epea eta martxoaren 10era arte luzatuko da. Tasaren kargua dena den, astelehenean, otsailaren 4an egingo da, udal arduradunek jakinarazi dutenez. Egoiliarrentzako aparkatze-txartela duten guztiek helbideratuta daukate tasaren ordainketa. Hartarako baimen eskaera egiten denean tasa kobratzeko kontua eskatzen baitu udalak. Baina gertatu izan da, egunean saldorik ez eta itzuli izana. Horregatik jakinarazten da tasaren kargua astelehenean, hilaren 4an egingo dela. 

Iturria: Oñati Irratia