Egoiliarren kanpoko aparkalekuei dagozkien tasak ordaintzeko epea gaur ireki da

2020/02/03
50,34 euroko kargua bihar egingo da

  163 dira bertakoentzat gordetako aparkalekuetan autoa uzteko txartela duten herritarrak. Gehienek Bidebarrieta kale inguruan dauden 6. gunean aparkatzeko txartela dute, 99k hain zuzen ere. Gainontzeko 64k Aita Mortara eta Aita Madina kaleko aparkalekuek osatzen duten 5. gunea erabiltzeko baimena dute. Guztiek, 50,34 euroko tasa ordaindu behar dute urtean, bertakoentzako gordetako aparkalekuak erabiltzeagatik.

  Gaur ireki da tasa hori ordaintzeko epea eta martxoaren 10era arte luzatuko da. Tasaren kargua dena den, bihar, otsailaren 4an egingo da, udal arduradunek jakinarazi dutenez. Egoiliarrentzako aparkatze-txartela duten guztiek helbideratuta daukate tasaren ordainketa. Hartarako baimen eskaera egiten denean tasa kobratzeko kontua eskatzen baitu udalak. Baina gertatu izan da, egunean saldorik ez eta itzuli izana. Horregatik jakinarazten da tasaren kargua bihar egingo dela.

  Egoiliarrentzat TAO txartelak aurreko asteetan banatu dira udal bulegoetan. Bertatik pasatu ez ziren eskatzaileei posta bidez bidali zaizkie.


Iturria: Oñati Irratia

2020ko TAO txartelak