Domeka goizaldean ordua aldatuko da

2020/03/27
Goizaldeko ordu bitan hiruak izango dira

  Urtean zehar egiten diren bi ordu aldaketen lehena gauzatuko da asteburuan, zapatutik domekarako gauean. Domekan, goizaldeko ordu bietan erlojuak ordubetez aurreratu beharko ditugu. Horrela, ordu bitan, hiruak izango dira. Domekak ordubete gutxiago izango du. Udako ordutegi hau urria amaierara arte luzatuko da.

  Ordu aldaketaren aldekoek, neurri honekin eguzki argia gehiago aprobetxatu eta ondorioz, energia aurrezten dela diote. Kontrakoek berriz, aurrezten den apur horrek gorputza ordu erritmo berrira ohitzeko sortzen dituen arazoak ez dituela konpentsatzen diote.

  Azken bi asteotan bizi dugun konfinamendu egoeran zein egun den jakiteko nahikoa lan izaten du askok, eta orduarekin ere nahastu xamar ibili gaitezke hainbat egunetan.

Iturria: Oñati Irratia