Dolua eta galerak nola kudeatu gaian sakontzeko adinka egingo diren saioetan izena emateko epea zabalik dago

2018/02/12
Card image cap
Otsailaren 16, 23 eta martxoaren 2an izango dira hitzaldiak

  Dolua eta galerak nola kudeatu gaiari buruzko hitzaldi orokorra egin zuen Patxi Izagirre psikologo adituak hilaren 2an. Orduan, gaian sakontzeko interesa zuten gurasoei bigarren hitzaldi batean parte hartzeko aukera eman zitzaien, seme-alaben adin tarte espezifikora egokituta. Hala, hiru sakontze hitzaldi egingo dira: otsailaren 16an, 0-5 urte bitarteko haurren gurasoentzat; otsailaren 23an, 6-11 urte bitartekoen gurasoentzat eta martxoaren 2an, 12-17 urte bitarteko gaztetxoen gurasoentzat. Dolua eta galeraren gaia adin tarte desberdinetan nola landu daitekeenari buruzko azalpenak emango dira esperientziak eta zalantzak partekatzeko helburuz. Hiru hitzaldiak euskaraz izango dira, 18:15tan hasita eta Bidebarrieta kalean dagoen Euskaldunberria aretoan.

  Sakontze saio hauetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago. Interesa duten gurasoek, hitzaldi orokorrera joan aurretik egin zuten bezala, Ainhoa Moiuarekin jarri behar dute harremanetan, telefonoz: 943037700 zenbakira deituz edo posta elektronikoz, mezua, ainhoa@onati.eus helbidera bidaliz.

  Hitzaldi bakoitzean parte hartu ahal izango duen guraso kopurua mugatua da, 30 lagun gehienez. Lehenengo 30 lagunek izena emanda ez da gehiago hartuko. Beraz, benetan interesa duenari izena lehenbailehen ematea gomendatzen zaio.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!