"Diru publikoa herriarentzat" lemapean manifestazioa deitu da larunbaterako

2020/11/12
Card image cap
Hainbat herri eragilek bat egin dute elkar zaindu eta arduraz jokatzea eskatu baina aldi berean, mobilizatzen segitzeko deia zabaltzeko

  Ziurgabetasun handiko une zailak bizi ditugula eta egoera oso larria dela onartuta, ardura nagusia herritarrena ez baizik eta beharrezko inbertsio publikoak egin ez dituzten gobernuena dela uste dute atzoko agerraldian parte hartu zuten herri eragileek. Osasungintzan, hezkuntzan eta laguntza sozialetan beharrezko inbertsio publikoak egin ez izana leporatu zieten Espainiako gobernu eta Jaurlaritzako arduradunei.

  Neurri murriztaile berriak indarrean sartu diren honetan, krisia betikoen bizkar ezin dela utzi aldarrikatu zuten. Zentzu horretan, oraingoan bai, egin beharreko inbertsio guztiak egin daitezela eskatu zuten. Elkar zaintzen jarraitu baina mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaldu zen.

  “Diru publikoa herriarentzat” lemapean manifestazioa egingo da larunbatean. Hitzordua, plazan 13:00tan egin da. Deialdia sinatzaile dira ELA, LAB eta STEILAS sindikatuak, IKAMA ikasle antolakundea, EH Bildu, SORTU, Duintasuna pentsionista taldea, Sare Feminista eta Bargastak, Ernai, Gazte asanblada, Oñatiko ostalariak eta hainbat kultur eragile.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!