Debagoieneko mankomunitateko Garapen agentziak lanean jarraitzen du

2020/04/16
Card image cap
Erakundeak martxan jartzen ari diren laguntza programa eta neurriei buruzko informazioa eta orientazioa ematen dute

  Mankomunitateko Garapen agentzia Covid-19ren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko, erakundeek hartutako laguntza programekin eta neurriekin lotutako informazio guztia biltzen ari da. Informazioa etengabe eguneratzen ari dira, erabakiak ere etengabe berritzen ari direlako.

  Debagoienako Garapen agentziak lanean eta irekita jarraitzen du, batutako informazioa eskualdeko enpresen eta pertsonen eskura jarriz. Informazioa ez ezik, orientazio eta bitartekotza-zerbitzuak ere ematen ditu Garapen agentziak. Zuzeneko arreta pertsonalizatua eskaintzen du ohiko telefono zenbakian, hau da, 943-793090 zenbakian eta hainbat helbide elektronikoen bidez:

-  Informazio orokorra eskuratzeko: garapen-agentzia@debagoiena.eus

-  Enpresentzako: enpresa@debagoiena.eus

-  Lan orientaziorako: orientatzailea@debagoiena.eus

-  Ekintzaileentzako: rgarcia@debagoiena.eus

-  Merkataritza arloko kontsultetarako: aitziber@debagoiena.eus

  Turismo eta ostalaritza sektoreko enpresa eta establezimenduei dagokienez, arreta pertsonalizatua eskaintzen ari dira 943-796463 telefonoan eta turismo@debagoiena.eus helbidean.

  Debagoieneko mankomunitateko Garapen agentziak lanean jarraitzen du eskualdeko ehun ekonomiko eta sozialaren zerbitzura, eta bereziki enpresa txiki eta ertainen, autonomoen eta merkatarien zerbitzura. Baita lan-bitartekaritzaren eta orientazio eta enplegu zerbitzuen esparruan ere.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!