Debagoieneko mankomunitateak, atez ateko zabor bilketa ezartzeko informazio kanpaina abian jarri asmo du.

2012/02/16
Gaurko gobernu juntan kanpaina aurrera eramateko kontratazio espedientea aztertuko da. Hileroko bilera dute gaur mankomunitateko gobernu taldea osatzen duten ordezkariek.

   Zerbitzu orokorrei dagokionean hainbat kontrataziori buruz eztabaidatuko da: posta zerbitzua emateko kontratuaren esleipenaz edota, gas naturalaren hornidura kontratatzeko Foru kontratazioen zentralera bat-egitea aztertuko da. Era berean, funtzio anitzeko ekipoen hornikuntza eta mantentzea kontratatzeko orduan ere, foru kontratazioen zentralean parte hartzea eztabaidatuko da.

  Oñatiko gobernu taldeak, antzerako eztabaida izan zuen orain bi aste. Foru Aldundiak udalei eta mankomunitateei hainbat hornidura elkarrekin kontratatzeko bidea ematen die, prezio merkeagoak lortuz. Oñatiko udala, zenbait kasuetarako zentral horretara biltzea erabaki zuen eta mankomunitateak beste horrenbeste egitea erabaki dezake gaur arratsaldean.

  Baina beste kontratu batzuei buruz ere berba egingo da gaurko bileran, besteak beste, atez ateko zabor bilketa ezartzeko informazio kanpaina egiteko kontratazioaz. Mankomunitateak, eskualdean atez atekoa zabaltzeko erabakia hartuta dauka. Antzuolaren ondoren, zabor bilketa sistema hau Oñatin, Bergaran eta Elgetan jarri asmo da. 2013a da zehaztu den hasiera urtea baina horretarako prestaketa lanak aurten egin behar dira. Eta gertatze lan horien baitan, informazioa eta sentsibilizazioa ere sartzen dira.