Debagoieneko mahai eta mugimendu jokoen txapelketak jokatuko dira gaur Pake Leku elkartean

2019/03/27
Card image cap
Eskualdeko final hauetan 63 lagunek parte hartuko dute

  Debagoieneko 8 herrietako 11 jubilatu eta pentsionisten elkartek parte hartzen dute probintzia mailako mahai eta mugimendu jokoen txapelketetan. Herrikako sailkapenak jokatu ondoren, eskualde mailakoa izango da gaur arratsaldean Pake Leku elkartean.

  14 dira guztira Gipuzkoa mailan jokatzen diren txapelketak. Karta jokoak dira gehienak baina xake, domino eta toka eta txantxikuaren mugimendu jokoak ere badira. Elkarte guztiek ez dute denetan parte hartzen baina Debagoienean denek dute ordezkaritzaren bat. Eskualde-arteko hurrengo fasera sailkatuko diren jokalariak nortzuk diren Pake leku elkartean erabakiko da gaur arratsaldean.

  Herrika egin diren sailkapen faseetan ia 500 lagunek parte hartu dute. Oñatiko bailara mailako fasean, 63 arituko dira. Txapeldunek, hainbat opariz osatutako poltsa bana jasoko dute eta eskualde-arteko hurrengo fasean parte hartzeko txartela. Amaieran, merienda-luntxa izango da partaide guztientzat, izan ere, jokoan 16:00tan hasiko baitira.

  Pake leku elkartean gaur izango diren mahai jokoak betikoak dira, ondo pasa eta tarte atsegin bat partekatzeko aukera ematen duten jokoak. Ez dago adin mugarik eta edonork parte hartu dezake. Mahai jokoek balio positibo ugari dituzte eta bereziki garrantzitsuak dira pertsona nagusien sozializaziorako, osasunerako eta komunikaziorako.   

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!