Debagoieneko ikuspegiak argazki lehiaketa antolatu du Mankomunitateak

2020/04/06
Instagramen zintzilikatzen diren irudien arteko bat hautatuko da egunero

  Ekimen honen bitartez Debagoieneko ikuspegiak jaso nahi ditu Mankomunitateko Turismo departamentuak, eskualdea orain arte ikusi ez dugun bezala ezagutu eta ezagutarazteko. Horretarako, etxeko lehio, balkoi edo terrazatik argazki bat atera eta Instagrameko profilean argitaratu behar dira #ezagutudebagoiena hashtag-arekin. Argazkia atera den herriaz eta irudiaz deskribapen txiki bat gehitzea eskatzen dute antolatzaileek.

  Apirilaren 6tik 26ra, argitaratutako argazki bat aukeratuko da egunero eta Turismo departamentuaren profilean zintzilikatuko da. Parte hartzaile guztien artean, Debagoieneko produktu sorta bat zozketatuko da astero, astelehenero.

Iturria: Oñati Irratia