Debagoieneko III. Txakolin Eguna ospatuko da Arrasaten larunbatean

2015/06/18
Eskualdeko txakolina dastatzeko aukeraz gain, “Txakolina eta Debagoiena” hitzaldia egingo dute Jose Antonio Azpiazu eta Jerardo Elortzak

  Oñatiarrek partaidetza esanguratsua izango dute etzi Arrasateko Seber Altube Plazan izango den Debagoienako III. Txakolin Egunean. Eskualdean ekoitzi eta Getariako Txakolinaren Jatorrizko izendapena duten hiru txakolin dastatzera emango dira, Arrasatko Otxia eta Oñatiko Upaingoa eta Murgialdai. Eta ospakizunaren baitan antolatu den hitzaldia, Jose Antonio Azpiazu eta Jerardo Elortza oñatiarrek emango dute.

  Debagoieneko III. Txakolin Eguna Arrasaten hilero egiten den Hirugarren Zapatuko Azokaren baitan antolatu da.
Goizeko 10.30tatik aurrera, OTXIA, UPAINGOA eta MURGIALDAI txakolinak dastatu eta erosi ahal izango dira Seber Altube plazan.  Pintxoak dastatzeko aukera ere egongo da. Jesus Romero izango da pintxoak prestatzen eta Harreman Dendakoak arduratuko dira hauek banatzeaz. Jasotzen den dirua Harreman elkarteak dituen elkartasun egitasmoetara bideratuko da. Aldi berean, eguerdiko 12:00etan “Txakolina eta Debagoiena” hitzaldia eskainiko dute Jose Antonio Azpiazu eta Jerardo Elortzak. Txakolin eguna osatzeko, aditu batek gidatutako kata egingo da. Guillermo Castaños enologoaren eskutik eta txakolin desberdinen ezaugarriak ezagutu eta hauek bereizten ikasteko dastatzea egingo da.

  Debagoieneko III. Txakolin Eguna, garaiko eta bertako produktuak sustatzeko helburuarekin antolatu dute Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak, Deba Garaia Landa Garapenerako Elkarteak eta Arrasateko Udalak.

Iturria: Oñati Irratia

Txakolin Egunaren aurkezpena (Arg.Goiena)