Debagoienako turismo enpresa eta erakundeek kalitatearen aldeko apustu tinkoa egiten jarraitzen dute.

2013/03/19
Eskualdeko 18 etxek kalitate turistikoarekin konpromisoa eta teknologia berrien erabilerarako egiaztagiriak jaso zituzten atzo Barakaldoko BECen egin zen ekitaldi bateratuan.

  Eusko jaurlaritzako Garapeneko eta lehiakortasuneko sailburuak zuzendu zuen ekitaldian, Euskadi, turismo-kalitateko ziurtagirien lider dela azpimarratu zen, sektoreko 1.100 enpresa akreditatu baitaude bertan. Atzoko ekitaldian, horietako 375ek, zegokien diploma jaso zuten. Tartean, Debagoienako 18k.

  Kalitate turistikoarekin konpromisoa egiaztagiria Debagoienako 6 ostatu eta jatetxek jaso zuten. Baina, 23k, aurretik zutena berriztu zuten 2012an zehar eta horiei ere zegokien agiria eman zitzaien. 23 horien artean, 6 Oñatin kokatzen dira: kalitatezko Qa duten Soraluze ostatua eta Etxe Aundi hotelak, Goiko Bentak, Ongi Etorri hotelak eta Arrikrutz kobak eta Arantzazun dagoen Debagoieneko turismo informazio eta Interpretazio zentroak.

  Aipatutakoetatik 5ek gainera, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilerako jardunbide egokien agiria jaso zuten: Soraluze ostatuak, Etxe Aundi hotelak, Goiko Bentak, Arrikrutz kobak eta  Debagoieneko turismo informazio eta Interpretazio zentroak. IKT egiaztagiria, Oñatiko garapen eta turismo agentziak, turismo bulegoak eta Arantzazuko parketxeak ere jaso zuten, eskualdeko beste 4 ostatu eta bulegorekin batera.
Barakaldoko BECen atzo egin zen ekitaldian, Eusko Jaurlaritzak, azken urteotan ekonomia dinamizatu duen turismo sektorearen lana aitortu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordinaren ia % 6a izatera iritsi baita. Gurea, jomuga turistiko gisa nahkkoa berria den arren, Euskadi erreferentzia bihurtu da, lehiakortasun turistikoari dagokionez, sektoreak egindako ahaleginari esker.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!