Debagoienako Mankomunitateak "Global training" bekekin kolaboratzen du

2017/06/30
Card image cap
Dokumentazioa eskualdeko garapen agentzian aurkeztu ahal izango da uztailaren 14ra arte

  30 urtetik beherako gazte titulatuek atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko bekak dira Global training programan biltzen direnak.  Aurten 60 beka eskaintzen dira. Bakoitzaren profil akademikoarekin harreman zuzena duten proiektu eta jardueretan, gutxienez sei hilabetez, lan errealitatea ezagutzeko aukera jartzen da gazteen eskura.

  Global training bekak mugikortasun transnazionala sustatzen duen programa da, unibertsitate tituludun eta goi mailako lanbide heziketa duten 30 urtetik beheragoko gazteei zuzenduta. Bekadunak 1358 euro gordin jasoko ditu hilean.

  Beka hauetara aurkeztu ahal izateko oinarrizko baldintza batzuk bete behar dira: diplomatura, lizentziatura edo goi mailako lanbide heziketa edukitzea eta 2017ko urtarrilaren 1ean 30 urte bete gabe izatea. Euskadin erroldatuta egotea ere eskatzen da, gutxienez azken urtebetean, eta atzerrian sei hilabeteko edo hortik gorako praktika-egonaldiak errazten dituen beste bekarik jaso ez izana. Ingeles maila altua eta ona izatea ere eskatzen da.  Interesa izanez gero, izena Mankomunitateko Garapen Agentzian eman daiteke, Arrasaten.

  Bekadunak aukeratzerakoan aurkeztutako curriculuma aztertuko da, titulazioa, prestakuntza, praktikak eta abar. Aukeratuek 50 orduko prestakuntza jasoko dute. Parte hartzaile guztiak Gizarte Segurantzan altan emanda egongo dira eta bidaia eta gizarte erantzukizuna izango dute. Bekak Europa, Amerika, Asia eta Afrikako hainbat herritan eskaintzen dira.

  Informazio gehiagorako edo izena emateko Debagoieneko Garapèn Agentziara jo daiteke. Izena emateko azken eguna uztailaren 14a izango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!