Cuadrabus konpainiak beteko du aurrerantzean Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua.

2013/02/26
Konpainia berria domekan hasiko da lanean.

  Oñati eta Arantzazu arteko zerbitzua betetzen duen autobus konpainia aldatzea erabaki du Oñatiko Garapen eta Turismo Agentziak. Orain arte PESA konpainiak bete duen lana Gasteizko CUADRABUS konpainiak beteko du aurrerantzean. Zerbitzua emango duen autobusa orain artekoa baino txikiagoa izango da, 19 plazakoa.

  Konpainia aldatu arren, zerbitzu ordutegia bere horretan mantenduko da. Orain neguan, Oñatitik Arantzazura igotzeko autobusak, 7.30etik 5 eta erdietara orduro izango dira eguerdian etena eginez, 13.30etik 16.30era. 

  Arantzazutik Oñatira jaisteko berriz, zerbitzua, 8etatik arratsaldeko 6etara izango da orduro, eta etena egingo da baita ere, ordu bietatik 5ak eta laurdenetara.

OÑATI - ARANTZAZU

7:30  ;   8:30  ;  9:30   ;   10:30 (Arrikrutz)  ;   11:30  ;   12:30  ;  13:30  ;   16:30  ;  17:30  

ARANTZAZU - OÑATI

8:00  ;  9:00  ;  10:00  ;  11:00  ;   12:15   ;   13:15 (Arrikrutz)  ;  14:00  ;  17:15  ;  18:00

  Arrikrutzeraino doazen autobusen zerbitzua ere lehen bezala beteko da eta igoeran, goizeko 10 eta erdietan irteten dena Arrikrutzeko aparkalekura sartuko da. Arantzazutik behera, eguerdiko ordubata eta laurdenetan abiatzen denaren antzera.

  Autobus konpainia berria domekan honetan bertan, martxoak 3an hasiko da Oñati eta Arantzazu arteko zerbitzua eskaintzen. Udalak, printzipioz urtebeterako kontratua egin du.

  Bidaia txartelaren prezioa bestalde, 70 zentimotan mantenduko da.

Iturria: Oñati irratia