COETUR Turismo Ruralaren Kongresua Arantzazun egingo da ekainaren 3 eta 4an

2020/03/10
Card image cap
“Landa-turismoa garapen bultzada gisa” lema hautatu da kongresurako

  COETUR Europa mailako Turismo Ruralaren VII. Kongresua Arantzazuko Gandiaga Topagunean egingo da ekaina hasieran. Baina  ekintzak herriko beste gune batzuetara zabalduko dira eta hainbat tailer Arrikrutzen, Txokolateixan eta  Turismo bulegoan egingo direla aurreratu dute antolatzaileek.

  Landa turismoa garapen bultzada gisa lelopean antolatu da COETUR kongresua, sektoreko profesionalei zuzenduta. Begirada etorkizunean jarrita, turismo jarduera ardatz hartzeaz gain, turismoak berak eragiten dituen inpaktu ekonomikoa, soziala eta ingurumen arlokoak jorratzeko asmoa dago. Hala kongresuan aurkeztuko diren ponentziak, eztabaida mahaiak nahiz tailerrak hiru zutabe nagusien bueltan bildu dira: inpaktu soziala eta lurralde garapena, inpaktu ekonomikoa eta joera berriak eta ingurumen inpaktua eta erronka jasangarriak.

  Landa-turismoa erronka demografikoaren aurrean; Zer irakatsi baduten landa ekintzaileak; Goranzko joerak: turismo xarma duten kirol proiektuak; Hiritik haratago. Aukerak hurbileko hiri-helmugetako bezeroen atzean; Turismo kudeaketa publiko-pribatua. Utopiatik errelitatera dira kongresurako zehaztu diren ponentzietako batzuk. Ponentziak eta mahai-inguruak goizez egingo dira Gandiaga topagunean eta ekainaren 3ko arratsaldean tailerrak egingo dira. Tailerretako batzuk Arrikrutzen, Txokolateixan eta Turismo bulegoan egingo dira.

  Turismo ruralaren kongresua berriz, ekainaren 4an, 13:00tan amaituko da, Escapada rural 2020 sariak banatuz. Izan ere, Escapada Rural elkartea baita kongresuaren antolatzailea, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz eta BasqueTour eta Debagoiena eta Goierri eskualdeak anfitrio direlarik. Gonbidatutako herrialdea berriz, Andaluzia eta konkretuki Sevilla izango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!