CECA Oñati taldeak Julian Sagasta organujoleari eskainitako seilu berria argitaratu du.

2014/09/11
Seiluak, turismo bulegoan jarriko dira salgai.

  CECA Oñati filatelia eta numismatika elkarteak, herrian urteurren edo ospakizun bereziren bat betetzen denean omenaldi seiluak egiteko ohitura du. Eta halaxe egin du orain 100 urte jaio zen Julian Sagasta organujolearekin. Sortzez arrasatearra zen arren Oñatirekin harreman estua izan zuen Sagastak. Horren haritik, Jose Antonio Azpiazuk eta Xabier Ugartek osatu zuten biografia liburua eta orain hilabete gutxi Parrokian eskaini zen omenaldi kontzertua.

  CECA Oñati taldeak ere, bere omenaldia eskaini nahi izan dio Oñatin ikasi zuen Julian Sagasta agustinoari, organo aurrealdean dagoenaren irudia seiluan argitaratuz.

  Seiluaren lau pliegu egin dituzte, 100 seilu guztira eta laurdena edo turismo bulegoan salgai jartzeko asmoa dute. Seilu bakoitza, 1,50 €tan salduko da.

Iturria: Oñati irratia