Broken legacy musika taldeak eta Xup! antzerki taldeak udalaren dirulaguntza jasoko dute

2020/12/16
Card image cap
Diskoa grabatu eta antzerki muntaia prestatzeko laguntza jasoko dute

  Broken Legacy taldeari, CDa grabatzeko dirulaguntza emango zaio eta Irazan eskolako XUP! gazte taldeari ere bai, antzerki lan bat burutu, horretarako behar duten atrezzo eta arropa moldatu eta komunikazio eta promozioa egiteko. Bigarren deialdi honetan 3.972 euro banatuko dira.

  Oñatiko gazteek eta gazte-talde edo elkarteek sustatzen dituzten kultur jardueretara zuzentzen dira Haur eta Gaztedia udal departamentuak urtero ematen dituen dirulaguntzak. Laguntzen diren jarduera eta kontzeptuak oso zabalak dira, hala,  urteko programaketa eta elkarteen sustapena diruz babesten den bezala, kultur sormena eta hedapenaren sustapena edota material erosketa bera ere, diruz laguntzen da.

 Udaberrian zabaldu zen lehen  deialdian zazpi eskaera jaso ziren eta zazpiak diruz babestea erabaki zuen udalak. 7.291 euro banatu gabe geratu zirenez, bigarren deialdia egin zen urrian, araudiak aurreikusitakoa beteaz.  Bigarren deialdi honetan lau eskaera jaso dira eta guztiak diruz babestea erabaki da berriro.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!