Brasilgo CONPEDI erakundearen kongresua hasi da Lege Soziologia Institutuan

2016/05/16
Brasildik etorritako 83 lagunek parte hartuko dute hiru egunez luzatuko den kongresu honetan

  CONPEDI, Brasilgo Zuzenbideko Posgraduko Kontseilu Nazionala da. Gaur, unibertsitate zaharrean hasi duten kongresuaren izenburua, Zuzenbidea eta gizartea: erdialdeko nahiz periferiako herrialdeen arteko elkarrizketak  da. Helburua berriz, Brasilen eskaintzen diren zuzenbide posgraduen programak indartzea da.

  Hiru egunez luzatuko den kongresu honetan aurkeztuko diren ponentzietan, gizartea eta zuzenbidea elkarrekin lotuta doazen bi elementu gisa landu dira. Inguru ezberdinetan izan diren esperientziak azaldu eta aztertuko dira, eztabaida sortu eta elkar aberasteko asmoz.

  Unibertsitate zaharrean elkartu den taldean Brasildik etorritakoak nagusi diren arren, badira Portugal, Frantzia edo Espainiatik bertatik hurbildutakoak. Aipagarria da gainera, lege-soziologia arloan eta portugesez, erreferentziazko aditu eta irakasleak bildu direla Sancti Spiritus unibertsitatean.

Iturria: Oñati Irratia