Bost ate-ireki jardun programatu dira ikasturte honetan Enpresagintza fakultatean

2019/11/08
Azaroan hasi eta maiatza bitartean egingo dira

  Enpresagintza falkultateak Oñatin duen kanpusa ezagutzera emateko 5 ate-ireki jardun antolatu ditu 2019-2020 ikasturterako. Eta Enpresagintza fakultatean bezala, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean, Gastronomia Zientzien fakultatean, Goi Eskola Politeknikoan  eta Biteri egoitzan ere antzerako jardunaldiak programatu dira. Ate-ireki jardun hauetan, fakultate bakoitzak duen formakuntza eskaintza aurkezten da, instalazioak bertatik bertara ikusteko aukerarekin batera. Jardunaldi bakoitza bi ordu ingurukoa izaten da eta zalantzak argitu daitezke graduetako koordinatzaileekin, zuzenean parte hartzen baitute aurkezpenetan.

  Enpresagintza fakultateak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gradua eta Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua eskaintzen ditu. Balizko ikasle berriei zuzenduta, bi gradu horiei buruzko informazioa zabaltzeko, bost ate-ireki jardunaldi programatu dira: lehena, hil honetan bertan, azaroaren 30ean egingo da eta hurrengoak, abenduaren 19an, otsailaren 15ean, martxoaren 28an eta maiatzaren 7an izango dira. Azaroa, otsaila eta martxokoa goizez egingo dira, 11:00etatik aurrera eta abendua eta maiatzekoa  arratsaldez, 18:00tan hasi eta 20:00ak ingurura arte, gutxi gora behera.

  Parte hartzeko interesa dutenei aurrez izena ematea eskatzen zaie Enpresagintza fakultateko web atarian sartuta edota honako telefono zenbakira deituta: 902 110 436.

Iturria: Oñati Irratia