Bizipoz kafean bizikleta eskegiz agurtuko du txirrindularitza profesionala Markel Irizarrek

2019/07/30
Markelen lagunarteak omenaldia antolatu du larunbat arratsalde-ilunkararako

  Abuztuaren 3an, Donostiako Klasikoan, amaituko du Markel Irizarrek 16 urteko ibilbide profesionala txirrindularitzan. Baina sinbolikoki, jaioterrian, eta Bizipoz kafean bizikleta eskegiz, irudikatuko du agurrekoa txirrindulari oñatiarrak. Markelen lagunarteak omenaldia antolatu du.

  Ospakizuna 20:00ak inguruan hastea aurreikusten da, Bizipoz kafean. Txirrindulariak etxeko negozio duenean eskegiko du bizikleta, senitarteko, lagun eta Trek Segafredoko taldekideak bertan direla. Jaiak ilunkara-gau partean jarraipena izango du. Horrela, 16 urteko ibilbide profesionalari amaiera emango dio Irizarrek, nahiz eta, txirrindularitzara eta Trek taldera lortuta jarraituko duen.

  Markel Irizarrek bi garaipen lortu ditu profesional ibilbidean: Vuelta a Andalucía (2011) eta erlojupeko etapa bat Tour de Poitou-Charentes-en (2010). Gainera, hamar Vuelta, sei Tour, bost Giro eta hogeita bederatzi Monumentutan hartu du parte, besteak beste. Tropelak eta zale askok bihotzez estimatzen duten txirrindularia bihurtu da Irizar eta horren adierazle da Bizipoz goitizena. 

Iturria: Oñati Irratia

(Arg: Pepe Andres)