Bizikleta eta oinezkoen bide-sarea garatzeko diru laguntza eskatuko dio Udalak Diputazioari.

2015/02/26
Card image cap
Ugarkaldetik Olabarrietaraino eta errepide azpiko pasabidearen proiektuak aurkeztuko dira.

  Diputatuen Kontseiluak 2013ko martxoan erabaki zuen Gipuzkoako Lurralde Historikoan Bizikleten eta Oinezkoen Bideen Udal Sarea garatzeko diru laguntzak ematea eta horiek arautuko lituzketen oinarriak. Urte horretan bertan, 2013an nahiz 2014an hartarako deialdiak kaleratu ziren eta aurtengo deialdia zabaldu berri da.

  Udalak, aurten bidegorri sarea Olabartaruntz garatzeko asmoz du eta horren haritik bi proiektu ditu eskuartean: Ugarkaldetik Olabarrieta auzo sarreraraino iritsiko den bidegorri zatia eta Udanako igoera hasi aurretik, errepide azpiko pasabidea. Bi proiektuetarako, aldundiaren diru laguntza eskatzea erabaki da.

  Ugarkalde eta Olabarrieta auzoa elkar lotuko dituen bizikleta eta oinezkoentzako bidea, Gipuzkoa 2630 errepideari jarraituz eta honen ertzean egokitzeko proiektua oso aurreratuta dago. Gaur egingo den Osoko bilkuran egitasmoa behin betiko onartu eta beharrezkoak diren lurrak eskuratzeko desjabetze espedienteari hasiera ematea proposatuko da.

  Gipuzkoa 2630 errepide horren 12,700 kilometro puntuan bestalde, oinezko nahiz txirrindularientzat azpiko pasabidea egokitzeko proiektua ere badu udalak. Azken Osoko bilkuran, egitasmoaren bigarren aldaketa hasiera batean onartu zen.

  Bi proiektu hauek 2015eko aurrekontuetan jaso direnez, hartarako Diputazioaren diru laguntza eskatzea erabaki da.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!