Bilduko udal ordezkaritzarik gabe baina Lourdes Idoiaga zinegotzi jeltzalea bertan zelarik egin da EROSKIko eraikin berriaren inaugurazioa.

2012/12/14
10en bat herritarrek protesta kontzentrazioa egin du supermerkatu ereduaren kontra.

  Pasa den urriaren 10ean ireki zen EROSKI Center berriaren inaugurazio ekitaldia egin zen atzo eguerdian.

  %100 jasangarria den Europako lehenengo denda den honen inaugurazio ekitaldian, kooperatibak eta erakundeetako hainbat ordezkarik hartu zuten parte: Agustin Markaide EROSKIko presidentearekin batera, Arantza Leturiondo, funtziotan den ingurugiro sailburu ordea, Pilar Zorrilla merkataritza sailburu ordea eta Iñaki Errazkin ingurugiro diputatua izan dira. Lourdes Idoiaga, zinegotzi jeltzaleak ere ekitaldian parte hartu zuen.

  Udal gobernu taldeko ordezkariek uko egin zioten ekitaldian parte hartzeari. Gonbidapena jaso-jaso zuten eta baloratu ere bai. Eroski, Oñatin, merkatal arloan dagoen eragileetako bat izanik ere, besteen pare jartzen du gobernu taldeak. Udal ordezkari hauek ez dira herrian irekitzen diren denden inaugurazio ekitaldietara joateko ohiturarik eta ondorioz, EROSKItik luzatutako gonbidapenari uko egitea erabaki zuten, eta hala adierazi zieten kooperatibako arduradunei.

  Udal gobernu taldeko ordezkariak ez ziren izan beraz dendaren inaugurazio ekitaldian baina protesta egin nahi zuten 10en bat herritar. Hauek, supermerkatu ereduaren kontrako pankarta eskutan denda aurrealdean kontzentratu ziren.

  Horrelakoetan egin ohi diren zinta mozte eta aurreskuaren ondotik, gonbidatuak denda barrura sartu eta bisita gidatu berezi bati ekin zioten.

  Oñatikoa, EROSKIren Zero Isuriko lehenengo denda da eta kooperatibaren hirugarren establezimendu ekoefizientea.

  Atzo eguerdiko inaugurazioan, Agustin Markaide EROSKIko presidenteak azpimarratu zuen kooperatibak eredu jasangarriago eta ingurumena gehiago errespetatuko dutenetara jotzeko duen kezka eta ardura.
Hala, orain urte batzuk hasitako ibilbideari jarraituz, %100 jasangarria den Europako lehenengo denda ofizialki inauguratu zuten: Oñatiko EROSKI center-a alegia.

Iturria: Oñati irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!