Bihar zozkatuko dira Bidebarrieta kaleko 22an udalak alokatzeko dituen lau garaje plazak

2015/06/03
Eskaera egin duten lau herritarrei zein plaza esleitu erabakiko da

  Hartarako zehaztu zen epean eskaera egin eta zozketarako onartu diren lau lagunen izenen zerrenda atzo bertan argitaratu zen, zozketarako eguna jakinaraztearekin batera. Oharra, udaletxeko iragarki taulan eta web atarian ikusgai dago. Alokatuko diren lau garaje plazen zozketa bihar eguerdian, 13.00tan egingo da udaletxeko gobernu batzorde aretoan.

  Udalak, errentan emango dituen lau garaje plazak Bidebarrieta kaleko 22an daude. Garajeak irekiak dira eta laurek neurri berbera dute: 13,25 metro karratu.

  Udalak, maizterrekin bost urteko errenta kontratuak sinatuko ditu eta hileko errenta 60 € gehi BEZa izango da. Errenta hau, kontsumo prezioen arabera igoko da urtero. Era berean, maizterrak, garajea hartu aurretik, bi hileko errentaren adinako dirutza ordaindu beharko du fidantza kontzeptuan.

  Udalak Bidebarrieta kaleko 22an dituen garajeen arrendamendua zozketaz adjudikatuko zela zehaztu zen esleipen deialdian. Zozketa, bihar egingo da eguerdiko 13.00tan eta udaletxeko gobernu batzorde aretoan.

Iturria: Oñati Irratia