Bihar Unibertsitate etorbidean errail bat zirkulaziorako itxita izango da.

2012/07/12
Txaketuanetik Postetxe aldera doan erraila itxi egingo da, bertako arketak jaso ahal izateko.

  Biharko programatu diren lan hauek, datozen egunetan egin asmo diren asfaltatze lanen aurrekoak dira. Unibertsitate etorbidea, Txaketuaneko bidegurutzetik Postetxe pareraino, gutxi gora behera, asfaltatu egingo da. Horrek, errepidearen maila, kota, pitin bat igotzea eragingo duenez, arketak altuera berean geratu daitezen apur bat jasotzea komeni da.

  Biharko eguraldi ateria iragarri dela ikusita, arketak jasotzeko lanok bihar egitea erabaki da. Asfaltatze lanetarako ordea, ez da datarik finkatu oraindik.

  Unibertsitate etorbidean, unibertsitate aldera dagoen errailean egingo dira lanak, hau da, Txaketuanetik Korreoserako norabidean. Ondorioz, errepide errail hori zirkulaziorako itxi egingo da.

  Trafikoa, San Anton kaletik Aita Madinarantz edota Portu kaletik Santa Marinarantz bideratuko da.
Ahal dela beraz, bihar, Unibertsitate etorbidera sartu gabe saihesbidera irteteko beste bide batzuk erabiltzeko eskaera egin da udaltzaingotik.