Bihar sartuko da indarrean neguko ordutegia Oñati eta Arantzazu arteko autobus linean

2017/10/31
Zerbitzua, eguerdian eten eta lehenago amaitu da

  Bihar, azaroaren 1ean sartuko da indarrean neguko ordutegia Oñati-Arantzazu autobus zerbitzuan, domeka eta jai egunetako zerbitzuan. Bi aldaketa nagusi ekarriko ditu udazken-neguko ordutegiak zerbitzuan: eguerdian hiru orduz etengo da eta lehenago amaituko da.

  Datozen hilabeteetan, 13:30tatik 16:30tara ez da Arantzazura autobusez igotzeko zerbitzurik izango eta gauza berbera gertatuko da herrira jaisteko, 14:00tatik 17:15 bitartean. Bestalde, zerbitzua lehenago amaituko da. Orain arteko udako ordutegian baino ordubete lehenago amaituko da. Horrela, Arantzazura igotzeko herri gunetik irtengo den azken autobusa, 17.30tan abiatuko da eta Arantzazutik jaisteko azkena, 18.00etan.

  Bihar indarrean sartuko den udazken-neguko ordutegia 2018ko apirilaren 1a arte luzatuko da.

Iturria: Oñati Irratia